XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Siñismenak ernearazten du gure barnean esker donetzaille arrigarria ta esker donetzaille orren bitartez, Jainkozko bizitza baten erdikide egiten gera.

Kristok asieraerazten gaitu betiko bizitza aogozatzen.

Berari dagokio betiko bizitzaren betetasun osoraiño gizona jasotzea ere.

Siñistu zaidana, il izan da ere biziko da; ta siñistu zaidala bizi dana ezta betidaiñokakoan ilko (Jon XI,25).

b) Bere odol-aragiak artuaz

Gorputza janariz bizi dan bezela, anima ere janariz bizi da.

Bata ta bestea auleri amorratuak ondatuzko lituzke janarituko ezpalira.

Animaren janaririk indargarriena Kristoren gorpuz-odolak dira...

Kristoren gorputz ta odol santuak, bizitzaren osotasun zearokoa lemaioke animari.

Eta ez une, ordu edo urte batzuetarako bakarrik.

Betikotasun guztirako.

Orregatik Jesusek berak ots egiten digu, uskeriak uxatuaz betiko bizia damaigun janariaren billa: Etzaitezte nekatu aitzen dan ogiaren atzetik, ekin ordea betiko bizitzaraiño dirauken ogi billa (Jon VI,27).

Zerutik jetxi ta gizakiar bizia damaiona, Jainkoaren ogia da (Jon VI,33).

Gezurra badirudi ere ezin egiagoa da, Kristo'ren gorputz-odolak gure animaren janariak dirala.

Neure aragia janari da ziñez eta nere odola edari da ziñez (Jon VI,55).

Gaiñera gorputza janariarekin bat egiten dan antzera, anima ere Kristo'rekin bat egiten da, janaritzat artzean.

Baiña Kristo'ren gorputz-odolak ez dira gure izatean biurtzen.

Gu gera Kristo'renean biurtzen geranak, ur tanta bat ardotan ardo biurtzen dan bezela.

Bi argizari pusketa edo su-egur alkartzen diran legean, alkartzen gera gu ere Kristo'rekin eta bere atal bizi biurtzen, bere arnasarekin biziaz: Ez naiz ni bizi, Kristo bizi da nigan, Pauli Apostoluak liokenez (Gal II,20).